XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PLASTIKAREN INGURUAN
- Diapositiba, Argazki eta abarrez baliatuz probintzian aurkitzen diren zibilizazio zahar eta berrietako eraikuntza handiak, hiriak, ingenieritza lanak e.a. behatu eta komentatu.

- Ingurunea definitzen duten elementuak hitzez edo idatziz zerrendatu.

- Paisaia eta ingurune naturalen kualitate estetikoak behatu eta komentatu.

- Ingurune sozialarekin eta naturarekin zerikusia duten gaietan oinarriturik pintatu, marraztu e.a. aurrez egindako behaketa eta hausnarketaz baliatuz.

- Ingurugirotik jasotako moeta guztietako materialak erabiliz kolaiak egin gai libre nahiz aurrez ezarritakoei buruz.

- Plastikan egindako maketaz (eskaiola, egur, kortxo, polispan, buztin eta abarrez) baliatuz, eskualdeari buruz elkarrizketak egin.

Abestiak
- Aldapeko (Boga boga 15 or.)
- Martin txiki (Haur kantarien birlorak 31)
- Ixil ixilik dago.

Ipuina (ulermena lantzeko)
Behin, aspaldi, jentilak Aralarren bizi ziren.

Jentilak gizon handiak ziren, indartsuak.

Behean, ibarrean, Ataunen gizonak bizi ziren.

Ataundarrek ez zuten garirik eta ezin zuten ogirik jan.

Jentilek, ordea, garia ugari zuten eta ogia jaten zuten.

Ataundarrak goseak zeuden eta zerbait egin behar zuten.

Ataundar batek Martin Txiki zuen izena, txikia zelako noski.

Txikia baina bizkorra.

Egun eguzkitsu bat da.

Martin Txiki pozik dago.

Abarkak jantzi ditu.

Jantzi dituen abarkak oso handiak dira.

Lagunengana joan da eta esan die:
- Gaur garia ekarriko dut
- Zaude ixilik! Ezetz ekarri!.

- Baietz! Ikusiko duzue!
- Baina zer esaten ari zara?.

Horrela joan zen Martin Txiki Aralar mendira.

Han sisak biltzen hasi zen.

Berehala etorri zen jentil bat eta Martin Txiki bere txabolara eraman zuen.

Han bapo gosaldu zuten eta Martin Txikik ogi gozoa jan zuen.